2015(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

HERRI ARGIA HERRI GARBIA PROIEKTU BERRITZAILEA

 Egun on adiskideak!

Blog hau animaliei buruzkoa izan arren, hemen proposatutako hainabt ariketa edo gai ingurumenarekiko edota animalienganako errespetuan datza. Hori dela eta, interesgarria iruditu zait " Herri garbia, herri argia" deituriko proiektu berritzailearen berri ematea:

2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

CHILDREN FOR ANIMALS

Children for animals deituriko nazioarteko proiektua eskola desberdinak eta elkarteak batzen ditu helburu komun batekin: Haurrek gizartea kontzientziatzea animalienganako errespetuari buruz.

Pixkanaka-pixkanaka proiektu honek bere tokia irabazi du, eta momentu honetan Errioxara heldu da. Bertan, haurtzaroarekin erlazionatuta dagoen edonork ( irakasleek, gurasoek, IGE-k eta ikasleek) proiektu honi buruzko informazioa eskuratu dezake eta baita ere hau praktikan jarri.

Baina, zertan datza proiektua? Haurrek eztabaidetan edo solasaldietan hartzen dute parte, alkatearenera doaz elkarrizketa egitera eta baita azken urte hauetan goi-karguetako pertsonekin harremanetan jarri dira. Hain zuzen, Juan Carlos I erregearekin harremanetan jarri ziren, azken honek Afrikan elefanteak ehizatzen ibili ondoren. Hau da ume batzuk erregeari idatzi ziotena: "Cazando da mal ejemplo. Nos gustaría que a partir de ahora pensase un poco más en los animales y en las personas que queremos un mundo mejor."

Hemen atxikitzen dut proiektu honen helbidea, hau bisitatzea gomendatzen dizuet agertzen den informazioa benetan garrantzitsua eta erabilgarria izan daitekeelako errespetuzko mundu bat lortu ahal izateko, irakasleok eta gurasoak baitaukagu mundua aldatzeko edota hobetzeko giltza.

http://www.childrenforanimals.es/







ANIMALIAK ETA IKASGELA

Sarritan ikusi dugu eskoletan edo geletan umeek maskota txiki bat izaten dutela. Gehienetan, fikziozkoa izaten da ( pelutxea, panpina...) baina beste batzuetan, ordea, benetazko Izaki biziduna.

Egoera honen aurrean guraso batzuk kezkatuta agertzen dira uste baitute animalia hauek haien seme-alabei koska egin ahal dietela edo gaixotasunaren bat transmititu. Baina, konturatzen bagara abantailak desabantailak baino gehiago dira.

Animaliak gertu izatea adin txiki hauetan, umeek zerbaitenganako erantzukizuna garatzea dakar eta euren arteko erlazio eta harremanetan laguntzen du baita. Esaterako, aurreko sarrera batean esanda dagoen moduan, arazoak dituzten umeek, hala nola, autistek, maskotetan lagun onak aurkitzen dituzte eta beste umeengana hurbiltzeko aukera bat izaten da sarri askotan.




Aipatutakoaz gainera, Izaki bizidun hauek umeen autoistimuan eragina badaukate. Umeak zerbaiten erantzukizun sentitzeak nagusitasun sentipen bat sortzen dio eta gai ikusten da gauza gehiago egiteko laguntza eskatu gabe. Honekin lotuta, komunikazioaren garapena ematen da. Batik bat, ahozko ez komunikazioan eta enpatiaren garapenari dagokionez sekulako arrakasta izaten dute.


Azkenik, bizitzari buruzko ikasgai asko erakusten dizkie belaunaldi berrikoei : jaiotza, gaixotasunak, istripuak, heriotza eta dolua. Eta kasu hauek, euren bizitza pertsonalera eramaten dituzte. Horrela, familian gertatutako antzeko egoerak hobeto eramaten ikasten dute,  euren sentimenduak espresatzen eta azkenik,  laguntza eskatzen.

Beraz, alergiaren bat ez baldin badaukate, oso gomendagarria da eskolan edota etxean animaliak edukitzea. Adituek, irakasleok eta guraso askok abantailak oso handiak direla egiaztatu baitute.

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

GABONETAN JOLASTEKO


Orain, Gabonak heltzear daudela, Olentzerok zalantza asko ditu opariak direla eta. Hau da, umeek gaur egun ez dituzte panpinak edo puzzleak eskatzen, smartphon-ak edo tabletak  baizik. Hori dela eta, gailu elektroniko hauekin lotuta Olentzerok zenbait jolas proposatzen ditu, betiere animaliekin lotuta:

  • BASERRI SORGINDUA ( Ipuin interaktiboa)

Baserri sorgindua, Smart Notebook programarekin egindako ipuin interaktiboa da. Ipuina entzun eta adierazten diren pertsonaien gainean klik eginez ahotsak eta soinuak entzungo ditugu. Amaieran kanta baten proposamena eta Soinuen altuera lantzeko jolas bat agertzen da. Aipatzekoa da, joku hau Haur Hezkuntzako haurrei batez ere zuzenduta dagoela.

  •   LEHENENGO ORDENAGAILUA- Animaliak

Ordenagailu itxura duen gailu interaktibo honek , 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.
Honen prezioa 33,60 € da eta Euskal Herriko Ikastolen elkartearen eskutik dator. Honen bitartez, belaunaldi berrikoek Komunikazio Gaitasuna lantzen duten bitartean, animaliak ezagutzen edota hauen ezaugarrietaz jabetzen hasten dira, betiere IKT-ek eskaintzen dituzten abantailetaz gozatzen.




2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

EZ EROSI, ADOPTATU!


Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta ehunka etxetara Olentzerok txakurtxo edo katakume bat ekarriko du. Baina hauetako askok, uda heltzerako, kalean edo txakurtegietan bukatuko dute. 

Datuak erreparatuz, Espainiar Estatuan 200.000 animalia inguru abandonatzen dira urtero. Horietako gehienek, bigarren aukerarik ez dute izango eta kalean bakarrik gosez hil edo trafiko istripu baten biktimak izango dira. Beraz, gabon hauetan zure seme-alabari animalia bat “oparitu” baino lehen, erabaki garrantzitsu hau oso ondo pentsatu eta adoptatu. Ez hartu parte animalien salerosketaren negozio krudelean! 

Hemen uzten dizuet gabon honetan gai honen inguruan egindako iragarkia:


2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

ANIMALIA BABESLEKUAK GUGANDIK HURBIL?

Haurrak txikitatik animaliekin harremantzea oso komenigarria da,  aurreko sarreretan aipatuta dagoen moduan. Hori dela eta,  bai gurasoak bai irakasleak  kontuan hartu beharreko auzi garrantzitsu bat ingurunea belaunaldi berriei hurbiltzen ahalegintzea da,  hau da,  naturari eta animaliei.

Horretarako, animalien babeserako sortu diren ingurune naturalak auri ditzakegu. Leku natural ezin hobean eraikitako babesleku hauetan animaliak erdi-askatasunean bizitzeaz gain,  hainbat eragile edo arrazoirengatik naturan bizi ezin direnez,  fauna horretan adituak diren albaitari edota langileak haien zainketaz arduratzen dira.

Aipatutako animalien babeslekuei dagokionez,  gure inguruan aurki ditzakegun hiruren sintesia aurkeztuko da:

Lehenengo eta behin,  hau ezin dugu zootzat hartu  mehatxatuta dagoen inguruko fauna basatiaren babeslekua baizik. Basoz eta larrez osatutako eremu honetan hainbat animalia aurki ditzakegu, hala nola,  basurdeak,  katuak,  azeriak,  orkatzak edo narrastiak.

Basondo bezala, honek naturan mehatxatuak egon daitezkeen animaliak biltzen ditu,  hau da,  legez kontrako ehizatik libratu izan ahal izan  direnak, bertan behera utzitako etxe-animaliak, animalia-trafikoaren ondorioz gaitzestuak izan direnak…

Azkenik, Caberceno aurrekoak ez bezala, zootzat har daiteke. Honetan, erdi-askatasuneko erregimenean bost kontinenteetako animalliak aurki ditzakegu eta.


2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

BIDEOA

Aurreko sarrerarekin lotuta, hau da, etxeko-animaliekin lotuta, umeekin landu daitekeen bideo bat txertatzea aproposa iruditu zait. Youtuben eskuragarri dagoen bideo hau, bereziki ume txikiekin erabilgarria da, animaliei buruzko irudiak eta soinuak agertzen direlako eta haurrek animalia hauek zeintzuk diren identifikatu behar dituztelako.