2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

GABONETAN JOLASTEKO


Orain, Gabonak heltzear daudela, Olentzerok zalantza asko ditu opariak direla eta. Hau da, umeek gaur egun ez dituzte panpinak edo puzzleak eskatzen, smartphon-ak edo tabletak  baizik. Hori dela eta, gailu elektroniko hauekin lotuta Olentzerok zenbait jolas proposatzen ditu, betiere animaliekin lotuta:

  • BASERRI SORGINDUA ( Ipuin interaktiboa)

Baserri sorgindua, Smart Notebook programarekin egindako ipuin interaktiboa da. Ipuina entzun eta adierazten diren pertsonaien gainean klik eginez ahotsak eta soinuak entzungo ditugu. Amaieran kanta baten proposamena eta Soinuen altuera lantzeko jolas bat agertzen da. Aipatzekoa da, joku hau Haur Hezkuntzako haurrei batez ere zuzenduta dagoela.

  •   LEHENENGO ORDENAGAILUA- Animaliak

Ordenagailu itxura duen gailu interaktibo honek , 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.
Honen prezioa 33,60 € da eta Euskal Herriko Ikastolen elkartearen eskutik dator. Honen bitartez, belaunaldi berrikoek Komunikazio Gaitasuna lantzen duten bitartean, animaliak ezagutzen edota hauen ezaugarrietaz jabetzen hasten dira, betiere IKT-ek eskaintzen dituzten abantailetaz gozatzen.




2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

EZ EROSI, ADOPTATU!


Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta ehunka etxetara Olentzerok txakurtxo edo katakume bat ekarriko du. Baina hauetako askok, uda heltzerako, kalean edo txakurtegietan bukatuko dute. 

Datuak erreparatuz, Espainiar Estatuan 200.000 animalia inguru abandonatzen dira urtero. Horietako gehienek, bigarren aukerarik ez dute izango eta kalean bakarrik gosez hil edo trafiko istripu baten biktimak izango dira. Beraz, gabon hauetan zure seme-alabari animalia bat “oparitu” baino lehen, erabaki garrantzitsu hau oso ondo pentsatu eta adoptatu. Ez hartu parte animalien salerosketaren negozio krudelean! 

Hemen uzten dizuet gabon honetan gai honen inguruan egindako iragarkia:


2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

ANIMALIA BABESLEKUAK GUGANDIK HURBIL?

Haurrak txikitatik animaliekin harremantzea oso komenigarria da,  aurreko sarreretan aipatuta dagoen moduan. Hori dela eta,  bai gurasoak bai irakasleak  kontuan hartu beharreko auzi garrantzitsu bat ingurunea belaunaldi berriei hurbiltzen ahalegintzea da,  hau da,  naturari eta animaliei.

Horretarako, animalien babeserako sortu diren ingurune naturalak auri ditzakegu. Leku natural ezin hobean eraikitako babesleku hauetan animaliak erdi-askatasunean bizitzeaz gain,  hainbat eragile edo arrazoirengatik naturan bizi ezin direnez,  fauna horretan adituak diren albaitari edota langileak haien zainketaz arduratzen dira.

Aipatutako animalien babeslekuei dagokionez,  gure inguruan aurki ditzakegun hiruren sintesia aurkeztuko da:

Lehenengo eta behin,  hau ezin dugu zootzat hartu  mehatxatuta dagoen inguruko fauna basatiaren babeslekua baizik. Basoz eta larrez osatutako eremu honetan hainbat animalia aurki ditzakegu, hala nola,  basurdeak,  katuak,  azeriak,  orkatzak edo narrastiak.

Basondo bezala, honek naturan mehatxatuak egon daitezkeen animaliak biltzen ditu,  hau da,  legez kontrako ehizatik libratu izan ahal izan  direnak, bertan behera utzitako etxe-animaliak, animalia-trafikoaren ondorioz gaitzestuak izan direnak…

Azkenik, Caberceno aurrekoak ez bezala, zootzat har daiteke. Honetan, erdi-askatasuneko erregimenean bost kontinenteetako animalliak aurki ditzakegu eta.


2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

BIDEOA

Aurreko sarrerarekin lotuta, hau da, etxeko-animaliekin lotuta, umeekin landu daitekeen bideo bat txertatzea aproposa iruditu zait. Youtuben eskuragarri dagoen bideo hau, bereziki ume txikiekin erabilgarria da, animaliei buruzko irudiak eta soinuak agertzen direlako eta haurrek animalia hauek zeintzuk diren identifikatu behar dituztelako.



                        

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

ZEIN ETXEKO-ANIMALIA AUKERATU?


Gaur egun, hainbat animalia har ditzakegu etxeko-animaliatzat. Hala ere, badaude betidanik gizakiaren laguntzat hartu direnak, hala nola, txakurra edo katua. Beraz, sarrera honetan haurrentzat aproposenak diren etxe-animalien inguruan murgilduko gara. Adituen ustez, aproposenak txakurrak, katuak, txoriak, dortokak, arrainak edo karraskariak dira.


  •  Txakurrak: Denok dakigunez, txakurrak gizakion lagun zintzoak dira eta horregatik, hainbat pertsonak haien bizitzako adiskidetzat hartzen dituzte, oso onak izanik haurren garapen osorako ,afektibitate handia helarazten dituzten animaliak baitira. Bestalde, animalia hauek menpekotasun handia daukate eta hori dela eta, menpekotasun horrek askotan familiara kide berria ailegatzean jeloskortasun jokabideak sor ditzake.


  •  Katuak: Animalia hauek aurrekoak baino independenteagoak dira, haien gauzetarako espazioa behar dute eta. Hala ere, katu askok oso mainontziak dira pertsona eta haurrekiko eta honi gehitu behar diogu, katuek txakurrek ez bezala, ez dutela kalera ateratzeko beharrik eta hori abantaila handia da jabearentzat. 
                                                   ( Perla, nire katutxoa)
                                     


  • Txoriak: Animaliatxo kantari hauek haien kantuekin etxea alaitasunez betetzen dute. Gainera, gehienetan,  haien lumajeak kolore bizidunezkoak direnez umeen arreta erraz bereganatzen dute.


  •  Dordokak: Dortokak animalia txikiak ( etxekoak) eta garbiak izan arren, azken ikerketen arabera, bost urte baino gutxiagoko umeentzat aproposak ez direla egiaztatu da salmonelosia kutsa daiteke eta. Ostera, ume nagusientzat egokiak dira betiere higiene neurri egokiak erabiliz.


  • Arrainak: Askotan, guraso askok ez dituzte animaliarik nahi. Ondorioz, haien seme-alabak izaki bizidunen bizi-funtzioak errealitatean zeintzuk diren eta hauekin harremantzeko, arraintxo bat konpainiazko animaliatzat hartzen dute. Arrainak, ez dituzte espazio handirik behar eta zaintzeko errazak dira. Haatik, umeen arreta erraz galtzen dute azken hauek, besarkatu edota haiekin jolastu ahal duten animaliak nahiago dituztelako.


  •  Karraskariak: Talde honen barruan, hamsterrak dira zaintzeko errazenak eta umeek gustokoen dituztenak. Haurrek, haiek lagun txikiak izango balira hartzen dituzte haien zainketan zuzenean esku hartuz.

2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

AUTISMOARI AURRE EGITEA ANIMALIEN LAGUNTZAZ

Lehenik eta behin aipatu behar da autismoa garapenaren eta komunikazioaren alterazio zakar bat dela, umeak hiru urte bete baino lehenago azaltzen dena. Ume hauek gizartearekiko elkar eragin mugatua daukate; ahozko eta beste eratako komunikazio arazoak eta azkenik, aktibitate eta interes mugatuak edota ez arruntak azaltzen dituzte.

Baina animaliek zer eragina izan ditzakete autismoarengan? Esparru honen inguruan egindako ikerketen arabera, autismoa pairatzen duten pertsonek animaliekin zuzenean egoten direnean, zenbait onura lor ditzakete lagunduriko terapietara joanez gero. Aipatutako terapia hauetan zaldiz, izurdez edo txakurrez baliatzen dira gehienbat.


  • Txakurrekin egiten diren terapietan, animalia hauek azkarrak eta maitekorrak direnez gizakiokin egotea gustuko dute. Ez dute hitz egin behar haien afektua helarazteko eta gainera ez dituzte pertsonak epaitzen. Honetaz gain, arau errazak obeditzeko gai dira eta horregatik umeen errutinei oso ondo egokitzen dira. Orduan, umeek menpeko izakiak izateari uzten diote eta beste izaki batentzat esanguratsuak izatera pasatzen dira, hau da, kasu honetan txakurrentzat. Animalia hauekin egindako ikerketetan lortutako emaitzak ondorengoak dira: Ume hauek txakurrekin elkarreragina garatu dute ( etengabeko ikus-kontaktua, txakurraren gogo-aldartearen ulertzea, afektu-seinaleak hauteman edota inolako laguntzarik gabe animaliari lepokoa ipini ahal izatea kalera ateratzeko orduan). Hona hemen Ana Valdivia fundazioak egindako bideoa:


  • Zaldiz baliatzen diren terapien helburuak oreka eta mugikortasuna hobetzea da. Hori dela eta, autismoa duten pertsonekin erabiltzeaz gain gradu ezberdineko paralisia daukaten pertsonekin erabiltzen da baita. Alderdi psikomotoreaz gainera, jokabidean eta komunikazioa hobetzen dituzte animalia hauek, ondorioz, premia bereziak behar dituzten pertsonen bizi-kalitatea erabat hobe daiteke. Pazientearentzat, ekinoterapia dibertimenduzko ekintza da naturan bertan egiten dena eta umearen lasaitzea bilatzen duena. Hona hemen ekinoterapiari buruzko bideoa :

               
                Equinoterapia from Raquel García on Vimeo.

  • Izurdeak, alaiak diren ugaztun hauek autismoa pairatzen duten umeen kontzentrazio maila handitzen laguntzen dute eta beste pertsonekin harremantzeko kapazitatea hobetzen dute. Terapia mota hau, urte asko darama indarrean Europan eta Estatu Batuetan, lortutako emaitzak benetan onuragarriak izanik.