Astekaria











2014ko azaroaren 13an
Aurreko astea DILAN-a egiteko astea izan zenez, ez genituen klaseak eduki. Gaurko saioan, lan horri begira, hau da,  burutu behar dugun txostenari begira zenbait alderdiei erreparatu dizkiegu. Horretarako, Microsoft Word eskaintzen dituen aukerak arakatu ditugu.

Programa honen bitartez, lerrokatzeak egoki jartzen ikasi dugu; markatzaileak; portada, bibliografía edota aurkibidea egiteko erramintak ikuskatu ditugu…


2014ko azaroaren 14an

Behin Microsoft Word-eko zenbait erraminta atzo barneratu genituela, gaur irakasgai honen proiektu garrantzitsuenari hasiera eman diogu: Sites-en bitartez gauzatuko dugun proiektuari. Dakigunez, Sites google-eko azpi-programa edo erraminta da webguneak egiteko balio duena.  

Saio honetan, erraminta honekin izan dugun lehen harremana izan da eta gure proiektuko kideak izango direnekin elkartu eta gure webgunea ireki dugu.

Nire ustez, webguneak edo website-ak hezkuntzan oso erabilgarriak izan ahal dira bai ikasleekin zuzenean erabiltzeko (bideoak, jokuak, abestiak edo haientzat informazio esanguratsua txertatuz) edota  beste irakasleokin edo ikas komunitatearekin harremanetan mantentzeko. Aipatu beharrekoa da, hau ez dela nire lehen kontaktua google Sites-ekin aurreko ikasturtean, Irakasle Funtzio irakasgaian erabili nuen eta.
 
2014ko azaroaren 20an

Saio honetan, Sites proiektuari ekin diogu lehenengo entregagaiak eginez ( kronograma, sarrera eta egoeraren azterketa cogglen bidez egindako mapa kontzeptualean). Horrela, gaitasun digitalari buruz geneuzkan aurre ezagutzetaz jabetu egin gara, gure lanari hasiera eman diogu eta aste hauetan zehar egin behar dugun lana kronologikoki  antolatu dugu.

2014ko azaroaren 21ean

Ostiral honetan, Gaitasun digitalari buruzko proiektuarekin jarraitu dugu. Lehenik eta behin, gai honen inguruko bideoa ikusi dugu eta honetan oinarriturik, gaitasun digitalari buruzko mapa kontzeptuala egin dugu, poddle plataformaren bitartez. Aitortzekoa da, irakasgai honetan, hainbat tresna erabiltzen ari garela mapa kontzeptualak edota eskemak egiteko eta horrekin lotuta konturatu naiz sarean hainbat eta hainbat aplikazio desberdin daudela "produktu" bera egiteko.

Bestetik, informazioa bilatzen egon gara eta gure web orria diseinatzenm eta apaintzen.

2014ko abenduaren 11


  Gaurko klasean, DILAN  lana egiteko erabilitako astearen ondoren, taldeka lan egiten hasi gara brainstorming bat eginez. Honetan, proiektua aurrera eramateko hainbat proposamen aurkeztu ditufu taldekide bakoitzak eta Eguzki Sistema gaia belaunaldi txikikoekin Stop motion teknikaren bitartez lantzea erabaki dugu. Gainera, behin ardatz nagusia aukeratuta, proiektuaren beste zenbait esparru edo arlo didaktiko eta pedagogiko zehaztu ditugu (edukiak, helburuak, ebaluazioa, erabili izango ditugun baliabide eta materialak...).

Proiektu honekin haurrengan Komunikazio Gaitasuna lantzea izan dugu helburu, baita Ingurunearen Ezaguera eta hura errespetatzea, ikasleen arteko harremana eta talde sentimendua bultzatzea, betiere IKT-ak etabiliz.



2014ko abenduaren 12a

Saio honetan, aurrekoan erabakitakoa eta hasitakoa jorratzen eta sakontzen hasi gara. Horretarako, proiekturako oinarri gisa, blog bat zabaldu dugu Wordpress-en bitartez. Esan bezala, bloga oinarritzat hartuko dugu, bertan, gure ikasleek Eguzki Sitemari buruzko informazioa, joko interaktiboak, esperimentuak eta haiek Stop motion teknikaren bitartez egindako bideoak txertatuz eta eskuragarri izanez.  




2014ko abenduaren 18a


 Proiektuari amaiera emateko gure proposamenaren aurkezpena prestatu dugu eta gainerako taldekideen proiektuen aurkezpen batzuk ere entzun ditugu. Jakina denez, talde bakoitzak lan egiteko modu bat dauka eta ondorioz, oso proiektu desberdinak aurkeztu izan dira. Gainera, azkenaurreko saio honetan, gure lanaren inguruko autoebaluazioa eta taldeari buruzko ebaluazioa egin dugu.

 



2014ko abenduaren 19a


  Azken egun honetan, aurkezteko geratzen ziren proiektuen aurkezpenak egin ditugu. Horien artean, gure aurkezpena egon da, Power point baten bitartez egindakoa eta gure proposamenaren nondik norakoak aurkeztuz. 



HAUSNARKETA

Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak izena duen irakasgai honetan gure etorkizunerako oso erabilgarriak izan ahal diren programak edota teknikak erabiltzen ikasi dugu. Horren adibide bikaina, blog hau izan daiteke, hilabete hauetan zehar ikusi dugunez, ikastetxe askotan gero eta gehiago erabiltzen baitira eta hauetan ikaslegoa irakasleagoarekin batera parte hartu ahal du eta. Dakigunez, teknologia etorkizunaren oinarria izango da eta horregatik etorkizuneko irakasleok gure ikasleak mundu berri horretarako hezitu beharko ditugu, Gaitasun Digitalean murgiltzen eta hau eskuratzen, alegia. Beraz, irakasgai hau oso baliagarria iruditu zait nire etorkizuneko ibilbide profesionalerako eta pixkanaka-pixkanaka  gaitasunak garatzen eta heburuak lortzen joan naizela ikusi dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina