2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

GABONETAN JOLASTEKO


Orain, Gabonak heltzear daudela, Olentzerok zalantza asko ditu opariak direla eta. Hau da, umeek gaur egun ez dituzte panpinak edo puzzleak eskatzen, smartphon-ak edo tabletak  baizik. Hori dela eta, gailu elektroniko hauekin lotuta Olentzerok zenbait jolas proposatzen ditu, betiere animaliekin lotuta:

  • BASERRI SORGINDUA ( Ipuin interaktiboa)

Baserri sorgindua, Smart Notebook programarekin egindako ipuin interaktiboa da. Ipuina entzun eta adierazten diren pertsonaien gainean klik eginez ahotsak eta soinuak entzungo ditugu. Amaieran kanta baten proposamena eta Soinuen altuera lantzeko jolas bat agertzen da. Aipatzekoa da, joku hau Haur Hezkuntzako haurrei batez ere zuzenduta dagoela.

  •   LEHENENGO ORDENAGAILUA- Animaliak

Ordenagailu itxura duen gailu interaktibo honek , 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.
Honen prezioa 33,60 € da eta Euskal Herriko Ikastolen elkartearen eskutik dator. Honen bitartez, belaunaldi berrikoek Komunikazio Gaitasuna lantzen duten bitartean, animaliak ezagutzen edota hauen ezaugarrietaz jabetzen hasten dira, betiere IKT-ek eskaintzen dituzten abantailetaz gozatzen.




2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

EZ EROSI, ADOPTATU!


Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta ehunka etxetara Olentzerok txakurtxo edo katakume bat ekarriko du. Baina hauetako askok, uda heltzerako, kalean edo txakurtegietan bukatuko dute. 

Datuak erreparatuz, Espainiar Estatuan 200.000 animalia inguru abandonatzen dira urtero. Horietako gehienek, bigarren aukerarik ez dute izango eta kalean bakarrik gosez hil edo trafiko istripu baten biktimak izango dira. Beraz, gabon hauetan zure seme-alabari animalia bat “oparitu” baino lehen, erabaki garrantzitsu hau oso ondo pentsatu eta adoptatu. Ez hartu parte animalien salerosketaren negozio krudelean! 

Hemen uzten dizuet gabon honetan gai honen inguruan egindako iragarkia: