2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

ANIMALIAK ETA IKASGELA

Sarritan ikusi dugu eskoletan edo geletan umeek maskota txiki bat izaten dutela. Gehienetan, fikziozkoa izaten da ( pelutxea, panpina...) baina beste batzuetan, ordea, benetazko Izaki biziduna.

Egoera honen aurrean guraso batzuk kezkatuta agertzen dira uste baitute animalia hauek haien seme-alabei koska egin ahal dietela edo gaixotasunaren bat transmititu. Baina, konturatzen bagara abantailak desabantailak baino gehiago dira.

Animaliak gertu izatea adin txiki hauetan, umeek zerbaitenganako erantzukizuna garatzea dakar eta euren arteko erlazio eta harremanetan laguntzen du baita. Esaterako, aurreko sarrera batean esanda dagoen moduan, arazoak dituzten umeek, hala nola, autistek, maskotetan lagun onak aurkitzen dituzte eta beste umeengana hurbiltzeko aukera bat izaten da sarri askotan.




Aipatutakoaz gainera, Izaki bizidun hauek umeen autoistimuan eragina badaukate. Umeak zerbaiten erantzukizun sentitzeak nagusitasun sentipen bat sortzen dio eta gai ikusten da gauza gehiago egiteko laguntza eskatu gabe. Honekin lotuta, komunikazioaren garapena ematen da. Batik bat, ahozko ez komunikazioan eta enpatiaren garapenari dagokionez sekulako arrakasta izaten dute.


Azkenik, bizitzari buruzko ikasgai asko erakusten dizkie belaunaldi berrikoei : jaiotza, gaixotasunak, istripuak, heriotza eta dolua. Eta kasu hauek, euren bizitza pertsonalera eramaten dituzte. Horrela, familian gertatutako antzeko egoerak hobeto eramaten ikasten dute,  euren sentimenduak espresatzen eta azkenik,  laguntza eskatzen.

Beraz, alergiaren bat ez baldin badaukate, oso gomendagarria da eskolan edota etxean animaliak edukitzea. Adituek, irakasleok eta guraso askok abantailak oso handiak direla egiaztatu baitute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina